XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordenadoreak oso gauza desberdinak egin ditzake, baina edozein ekintza egin al dezake?

Edozein ordenadorek ez dauzka guk nahi ditugun jolasak eta edozeinek ez du ematen testu bat idazteko aukerarik.

Ekintza batzuk egin ahal izateko, ordenadoreetara programa aproposak sartu behar izaten dira.

Guk horietako programa batekin lan egingo dugu; logo programarekin hain zuzen.

Zer da Logo? Informatikari azkar batzuk prestatu duten programa, guk geure programatxoak errazago egin ahal izateko.

3.2. NOLA HASI LANEAN

Sistema eragilea

Ordenadorea piztu ondoren edozein programarekin lan egiteko beharrezkoa da oinarrizko programa bat.

Programa horri SISTEMA ERAGILEA deitzen zaio.

Ordenadorea ABIARAZTEKO programa da SISTEMA ERAGILEA.

Ordenadorea erostean beti eman behar dute SISTEMA ERAGILEA.

Bestela ordenadorea ez dabil.

- Ordenadoreak disko gogorra baldin badu, disko gogor horretan sartuta egoten da SISTEMA ERAGILEA eta ordenadorea piztu eta pixka bat itxaron ondoren Campgt; azaltzen da pantailan.

SISTEMA ERAGILEA KARGATUTA DAGO.

- Disko gogorrik ez baldin badu: SISTEMA ERAGILEA daukan disketea sartu behar da lanean hasi baino lehen.

Aampgt; azaltzen denean edozein programarekin lan egiteko prest gaude.